Asier Iriondo eta Aitor Lizarazu, ZingiZango eta Zintzo Mintzo elkarteetako kideak
Asier Iriondo eta Aitor Lizarazu, ZingiZango eta Zintzo Mintzo elkarteetako kideak
«Euskara gure merkataritzaren balio erantsia izatea nahi dugu»
Egun hauetan Legazpin, Zumarragan eta Urretxun abian dagoen lehiaketan parte-hartzera animatzen dituzte herritarrak
13.11.13 - 00:06 -
Urola Garaiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko planaren barruan, lehiaketa antolatu dute Legazpin, Urretxun eta Zumarragan azaroaren 11tik 24ra. Urtero abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren inguruan gauzatutako ekimena dugu hau, udaletxeetako Euskara zerbitzuek bideratua, ZingiZango eta Zintzo Mintzo euskara elkarteen parte-hartzearekin. «Helburua gure denda eta tabernetan herritarrek euskara gehiago erabiltzea da, askotan ez da erraza asmatzea nola eragin eta era desberdinak erabili ditugu azken urteetan. Bozketak, bideo lehiaketak, galdetegiak... zabaldu ditugu bizilagunen artean. Badakigu honekin bakarrik ez dugula lortuko, baina beste pausotxo bat da merkatari eta bezeroen arteko harremanak euskalduntzeko bidean», azaltzen dute ZingiZango eta Zin-tzo Mintzo elkarteetako Asier Iriondok eta Aitor Lizarazuk.
-Zertan oinarritzen da aurtengo lehiaketa?
- Aitor Lizarazu: Parte hartzeko bost galdera erantzun behar dira. Galdetegia bi modutara bete daiteke, paperean edo internetez azaroaren 11tik 24ra. Paperean egiteko, herritarrak lehiaketaren kartela duten denda eta tabernetara zuzendu behar dira eta han galdetegia eskatu. Bete ondoren hiru herrietako udaletxeetan edo kultur etxeetan jarritako gutunontzietan bota behar dute. Internetez egiteko, ZingiZango eta Zintzo Mintzoko web orrietan aurkituko dute lotura. Herri bakoitzean hiru sari banatuko dira, galdera guztiak ondo erantzuten dituztenen artean 100 euroko erosketa bale bat zozketatuko da eta parte hartu duten guztien artean 50 euroko bi erosketa bale. Sari banaketa abenduaren 3an egingo da, 13:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
-Zein da kanpaina honekin helarazi nahi duzuen mezua?
- Asier Iriondo: Aukeratu dugun lema 'Dendetan, euskara + BEZ (Balio erantsiaren zirrara)' da eta beti azpimarratzen dugun ideia jasotzen du, hain zuzen ere. Zerbitzua euskaraz jasotzen dugunean, balio erantsia ematen dio denda eta tabernetan eskaintzen diguten zerbitzuari.
-Legazpiarren parte-hartzea Zumarraga eta Urretxukoena baina handiagoa izaten da ekimen honetan, zergatik ote?
- Asier Iriondo: Nire ustez euskal hiztunen perfila antzekoa dugu hiru herrietan ezagutza aldetik eta erabilpen aldetik, baina egia da Legazpin kanpainak erantzun zabalagoa lortzen duela. Hamarkadaz hamarkada, euskalgintzan pausoak ematen joan dira herrian: ikastolaren sorrera, 80. hamarkadan 'Hots' aldizkariaren argitalpena (Franko ondorengo garaietan Euskal Herrian ateratako lehen herri aldizkaria izan zen hau), gau eskolak 90. hamarkadan hartutako indarra, Ene Bada! aldizkariaren argitaratzea ... Beti egon da euskararekiko egarri bat eta bere aldeko ekimenek arrakasta izan dute.
-Gaur egun ZingiZango euskara elkartea dugu horren adierazleetako bat, zeintzuk dira aurrera eramaten dituen ekintzak?
-Asier Iriondo: Gure alor indartsuena web gunea da. Honekin batera, irailean, Agorreko Santikutzen barruan ospatzen dugun erromeria ere arrakastatsua da, aurten gainera, hamargarrena izan da. Kantu afariak, liburu azokak eta kalejirak ere antolatu izan ditugu eta Korrika Kulturalean gure aletxoa jartzen dugu. Abenduaren 3an Topaguneak '365 egun' lemapean prestatutako ekimenetan ere parte hartuko dugu.
--------------------------------------------------------------------------MENDI
--------------------------------------------------------------------------MENDI
Entrado Noviembre, quien no sembró que no siembre.
No hay comentarios:
Publicar un comentario